XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. Artikulua - K.E.S.I.ren Aplikazioak.

1. Aurrekontuzko Kontabilitatea: Hauen euskarri diren aplikazio informatikoak hartzen ditu: - Aurrekontuzko Kudeaketa Sistema deszentralizatua: Gastuaren kudeatzaile diren Departamentuei, Kontabilizatzearen aurretik, beraiek egindako aurrekontuzko eragiketak errejistratzea ahalbideratzen du, eta prozedura kontable guztian zehar bere jarraipena egitea, bere aurrekontuaren kudeaketarako beharrezko den informazioa lortuz.

- Foru Diputazioaren Barne Kontrol eta Kudeaketa helburuak zaintzeko beharrezko den informazioa eskaintzen duen Aurrekontuzko Kontabilitatea, hala nola Gipuzkoako Batzarre Nagusiei eta Kontu Publikoen Euskal Epaitegiari kontu emateko informazioa lortzea.

- Izaera iragankorrez Ondarezko Kontabilitatearen ezarpena arte, aplikazio honek era berean Aurrekontuko Balio Independiente eta Laguntzaileak, aurrerantzean A.B.I.L., errejistratzea ahalbideratuko du.

2. Diruzaintza. Hauetarako beharrezko tresnak eskueratzen ditu: - Gipuzkoako Foru Diputazioko Diruzaintzaren Kontabilitatea lortzea.

- Gipuzkoako Foru Diputazioko baliabideak kudeatzea: bere kobrantzak, ordainketak eta kontu finantzazkoetako mugimenduak.

3. Hirugarrenak. Aurrekontuzko eta Diruzaintza Kontabilitate aplikazioetan errejistraturiko Eragiketagatik Gipuzkoako Foru Diputazioak harremanak dituen Hirugarren eta Banketxeen oinarrizko informazioa aurkezten du.

4. Erabiltzaileen Administrazioa. K.E.S.I.ra sarrera daukaten Erabiltzaileen jarraipen eta kontrola egitea ahalbideratzen du sistemaren ziurtasuna bermatuz.

II KAPITULUA Gipuzkoako Foru Diputazioaren Kontabilitatea 6. Artikulua - Foru Diputazioaren Kontabilitatea Gipuzkoako Foru Diputazioaren Kontabilitatea, (...).